Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

HELBURUAK

  • Gure landa-ingurunearen funtzio-aniztasuna eta iraunkortasuna sustatzea.
  • Eskualdeko kultura eta gizarte-nortasunaren ezaugarriak zaintzea, eta bertako natura, historia, kultura eta hizkuntza ondarea berreskuratzea, kontserbatzea, garatzea eta zabaltzea.
  • Tokiko sektore ekonomikoaren lehiakortasun-ahalmenaren hobekuntza sustatzea, enpresei eta landa-egitura ekonomikoei lagunduz.
  • Landa-ingurunearen balioak hautematen dituen eta hura garatzeko neurri egokiak ezartzen laguntzen duen gizarte-kultura bultzatzea.

Añanako LGEk hainbat helburu ditu: sareak eraiki eta indartzea, proiektuak martxan jarri nahi dituzten pertsonei eta erakundeei laguntzea, lurraldean jarduten duten eta parte hartzen duten eragileekin lankidetzan aritzea eta, batez ere, aktiboki entzutea eta gure eskualdeko irtenbideen parte eta bultzatzaile izatea.