ZER EGITEN DUGU?
ADR AÑANAren zeregina gure eskualdean landa-garapenerako proiektuak eta ekimenak dinamizatzea eta bultzatzea da.
Eskualdeko Landa Garapenerako Programa (LPD) tresna nagusia da, 4 urteko eperako diseinatzen da, eta horren bitartez eskualdeko landa-gunearen antolamendua eta kudeaketa iraunkorra egiten da. Asmo hori burutzeko, ezinbestekoak dira: batetik, tartean diren eragile guztien inplikazioa eta konpromisoa, bestetik egun dauden baliabideak egoki erabiltzea, eta, azkenik eskualdearen garapen integralik onena bermatzera bideratutako estrategia eta ekimen zehatzak lantzea.
Zehazki, oraindik indarrean dagoen Añanako LGPak hiru lan-eremu zehazten ditu, eta horietan oinarrituko dira ahaleginak programazio honetan zehar:
- LEHEN SEKTOREA ETA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREA DIBERTSIFIKATUA ETA BALIO ERANTSIA DUENA, sektorea sendotuko duena eta kalitatezko produktu bereiziak garatzea, eragile berriak sartzea eta ingurumena errespetatzea, kudeaketa jasangarria eta zaintzea ahalbidetuko duena.
- GARAPEN EKONOMIKO IRAUNKORRA: NATURA ETA ONDARE TURISMOA, JARDUERA EKONOMIKOEN, EKINTZAILETZAREN ETA GARAPEN INDUSTRIALAREN SARE ZABAL BATEN MOTOR GISA. Eskualdeak tokiko enplegua sortzen duten jarduera ekonomiko egituratuen sare zabal bat izatea, bere ondare eta ingurumen elementu eta baliabideetan oinarritutako sektore turistikoa nabarmenduz.
- HERRITARRENTZAKO KALITATEZKO ZERBITZUETARAKO SARBIDEA: NORTASUNA, OREKA, ZERBITZU-ESKAINTZA. Biztanleria sendotu eta gaztetu dadila, gizarte moderno baten zerbitzuak erraz eskuratzeko moduan, eta zerbitzu horien eskaintza optimiza dadila, eskualdeko zein eskualdeaz gaindiko administrazioen lankidetzaren eta koordinazioaren bidez.