Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

LANDA-GARAPENERAKO ERAGILEAK

LANDA GARAPEN ELKARTEAK (LGE)

Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) lankidetza publiko-pribaturako tresna dira, eta beren lurraldearen garapen iraunkorrari laguntzen dioten tokiko, eskualdeko eta eskualdez gaindiko ekimenak bultzatzeko eta babesteko funtsezko zeregina dute. Euskal herriko 18 eskualdeetan daude.

Zuzenbide pribatuko erakundeak dira, elkarteei buruzko legeriaren babesean eratuak, eta beren jardun-eremu geografikoan adierazgarrienak diren tokiko erakundeak eta eragile sozioekonomiko eta sektorialak osatzen dituzte.

MENDINET

Landa-eremuak garatzen laguntzen duen MENDINET elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Ekintza Taldea (TET) da. LEADER laguntzak Euskadin kudeatzeaz arduratzen den entitatea da 2023-2027 urte tartean. Euskadiko Landa Garapenerako 18 Elkarteeek eta HAZI Fundazioak osatzen dute.

LEADER programaren helburu orokorra kontuan hartuta, Mendineteko 2023-2027 estrategiaberriak euskal landa-ingurunearen bi erronka nagusiri erantzun nahi die: belaunaldien arteko erreleboari eta landa-biztanleriaren mantentzeari.

Mendinet

Hazi Fundazioa

Hazi Fundazioa, Eusko Jaurlaritzaren erakunde instrumental bat da. Proiektu estrategikoak koordinatzea eta katalizatzea da gure funtzioa, elikaduraren eta basoen balio-kateko lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko, eta Euskadiko landa eta itsasertzeko ingurunea dinamizatzeko.

Erakunde instrumental erabilgarria eta eraginkorra izatea da gure misioa. Gainera, nekazaritzako elikagaien sektorearen zerbitzura dagoen tresna bat gara, eta landa eta itsasertzeko ingurunearen bilakaera jasangarria, pertsonen profesionalizazioa eta produktuen kalitatea bultzatzen ditugu.

Hazi logo

Añanako LGEk hainbat helburu ditu: sareak eraiki eta indartzea, proiektuak martxan jarri nahi dituzten pertsonei eta erakundeei laguntzea, lurraldean jarduten duten eta parte hartzen duten eragileekin lankidetzan aritzea eta, batez ere, aktiboki entzutea eta gure eskualdeko irtenbideen parte eta bultzatzaile izatea.