Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

LANDA GARAPENERAKO PROGRAMA

Landa Garapeneko 7/2022 Legeak ezartzen du politika instituzionalek bultzatu eta babestu beharreko jarduerak programaziorako oinarrizko bi tresnaren inguruan egituratuko direla:

· Lurralde-garapeneko programak (LGP)
· Landa-garapeneko eskualde-programak (LGEP)

LGEP-k datozen urteetarako Añanaren ikuspegi partekaturako estrategia eta ekintza-ildo giltzarriak egituratzeko tresna izan nahi du. Hori dela eta, funtsezkoa da plana egitean eragile, ikuspegi eta eskualdeko behar potentzial eta blokeatzaileen identifikazio bateratua barne hartzea.

2025-2030 Landa Garapenerako Eskualdeko Programa (LGP) definitzeko prozesuan murgilduko gara. Programa horrek ezarriko ditu aldi honetan lurraldea osatzen dugun entitateen artean lankidetzan gauzatuko ditugun ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak, garapen ekonomikoa indartzeko eta gure eskualdeko bizi-kalitatea hobetzeko.

Lagun gaitzazu Añanako landa ingurunearen erronkei eta aukerei buruz hausnartzen, zure ahotsa beharrezkoa da!

Parte hartu nahi dut!

Dokumentuak:

Añanako LGEk hainbat helburu ditu: sareak eraiki eta indartzea, proiektuak martxan jarri nahi dituzten pertsonei eta erakundeei laguntzea, lurraldean jarduten duten eta parte hartzen duten eragileekin lankidetzan aritzea eta, batez ere, aktiboki entzutea eta gure eskualdeko irtenbideen parte eta bultzatzaile izatea.