Añanako ADRk eta eskualdeko gainerako erakundeek kohesioa indartzeko lan egiten dugu, etorkizuna izango duen biztanleria bermatzeko. Beste ekintza batzuen artean, azokek eta kultura- eta jolas-ekitaldiek gizarte-harremanak sustatzen dituzte eta lurraldeko baliabideak eta produktuak ikusarazten laguntzen dute.
ANGOSTOKO AZOKA
Añanako Mendi Nekazaritzako Elkarteak (gaur egun ADR Añana) Erdi Arotik sustraitutako azoka bat berreskuratu zuen, 1991tik Villanañeko (Gaubea) Angostoko Santutegiaren inguruko enklabean egiten den Angostoko Azoka. Eskualdeko eta inguruko ganadu eta produktuak biltzen dituen azoka da hau. Urtero, eskualdearen eta nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearen nortasuna aldarrikatzen du. Lurraldean bizi diren pertsonen eta bisitarien arteko topalekua da.
BESTE AZOKA BATZUK
Añanan, urtean zehar, honako hauek egiten dira:
- Boilurraren Azoka (Erriberabeitia)
- Kuartangoko azoka
- Baratzeko azoka (Berantevilla)
- Arabako Babarrun Pintaren Azoka (Erriberagoitia)
- Patataren Azoka (Gaubea)
TOKIKO PRODUKTUAK SALTZEKO BESTE LEKU BATZUK
- Ekoizleen hileko merkatua (Gaubea)
- "Zelaitik plazara" azoka (Iruña Oka)