Valderejoko Salmenta Puntua
Añanako Landa Garapenerako Elkarteak, Valderejoko Parke Naturalarekin (Arabako Foru Aldundia) lankidetzan, TOKIKO PRODUKTUEN SALMENTA puntu bat jartzea erabaki zuen, Lalastran dagoen bisitarientzako harrera zentroaren instalazioetan.
Ekimena martxan jarri zen eskualdeko ekoizleei ikusgarritasun handiagoa emateko eta bisitariei horrelako produktuak erosteko aukera emateko.