Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

TOKIKO ERAKUNDEENTZAKO AHOLKULARITZA

  • Laguntzen kudeaketa eta izapideak. Eusko Jaurlaritzaren EREINen eta LEADERen laguntzen espedienteen jarraipena egiteko aholkularitza, deialdiak, luzapenak, memoriak eta justifikazioa aurkezteko laguntza.
  • Laguntza osagarriei buruzko aholkularitza:
    • Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapena: Lehiatu, Onekin...
    • Arabako Foru Aldundia: Alava Emprende, Obra txikiak, Auzo-harremanak. Foru Plana, etxebizitza
    • Trantsizio ekologikoko eta erronka demografikoko ministeritza
  • Eskualdeko erakundeekin koordinazioa, hainbat proiektu aurrera eramateko.

Añanako LGEk hainbat helburu ditu: sareak eraiki eta indartzea, proiektuak martxan jarri nahi dituzten pertsonei eta erakundeei laguntzea, lurraldean jarduten duten eta parte hartzen duten eragileekin lankidetzan aritzea eta, batez ere, aktiboki entzutea eta gure eskualdeko irtenbideen parte eta bultzatzaile izatea.